Hassanna Aalia giza eskubideen aldeko saharar ekintzailearen aldeko adierazpena sinatu du udalak

hirinet 2015ko aza. 6a, 01:00

Burgosen atxilotua izan zen urriaren 6an eta Estatuko Ministeritzak babes politikoa ukatu dio.

 

Adierazpenak “Barne Ministeritzari Hassanna Aaliaren babes politikorako eskubidea aitortzea exijitzen” dio. Aalia Marokora bueltatzen bada, bertako autoritateak gogor zigortua izango da eta espetxeratua izango da.

 

Udalak berretsi egiten du bere kezka Marokoko Gobernuak Mendebaldeko Saharan egiten duen giza eskubideen urraketagatik eta eskatzen ditu errepresio-egoera horren amaiera eta preso politiko saharar guztiak askatzea.

 

Bere konpromisoa saharar herriarekin eta bere babesa ekimen politiko eta sozialen alde ere berretsi egiten du, konponbide justua eta behin betikoa lortzera bideratuta, saharar herriak bere autodeterminaziorako daukan eskubide legitimoaren alde, erreferendum libre eta erregular baten bidez, bukatzeko dagoen deskolonizazio-prozesuaren azkeneko urrats gisa.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago