Hala Bedi Bi irratiko Araba Hizpide magazinaren aurkezpen-jaia egin zuten atzo Oihanederren

hirinet 2015eko azaroaren 6a

Oihaneder Euskararen Etxeak hainbat lagun bildu zituen atzo Hala Bedi Bi irratiak emititzen dituen Hizpidea eta Araba Hizpide magazinei ongi etorria emateko.

 

Bertan, zuzeneko musikaz eta Halabideoko lagunen bideo-emanaldiaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.

 

Hizpidea eta Araba Hizpide, euskaraz, astelehenetik ostiralera, egunero bi orduz, Arabako eta Euskal Herriko aktualitatea ardatz duten irratsaioak dira. 09:00etatik 10:00etara, Bilbo Hiria irratiarekin elkarlanean egiten da eta ondoren, 10:00etatik 11:00etara, Araba Hizpide saioa.

 

 

 

Argazkia: Anakoz Amenabar

 

Gai honi lotutako albiste gehiago:

[ERREPORTAJEA] Hala Bedi Bi irratiak goizero lurraldeko aktualitatea eramango du uhinetara

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago