Salburua Burdinbide elkartea da ekintza honen bultzatzailea, erosten ditugun elikagaien %30-50 inguru zaborrara inguru botatzen dugu eta. Beraz, honen helburua oraindik aprobetxatu daitezken elikagaiak zaborretara ez botatzea da.
Kontsumo egokiaren kontzientzia zabaltzea da erronka nagusia. Sukaldeetan soberan dauden elikagaiak, inguruko bizilagunen eskura jarrita, produktu guztiak aprobetxatu nahi dira. Hozkailu Solidariora uzten diren jakiek bi baldintza bete behar dituzte: iraungitze data pasatu gabe egotea eta egunekoa izatea sukaldatuta dagoen produktua bada.
Informazio gehiago: Hozkailu Solidarioa