Udalaren Gazteria Atalak, IGIrekin batera (Ingurugiro Gaietako Ikastegia), zuhaitz landaketa diseinatu du. Hiriko gazte guztiak gonbidatuta daude landaketara. “Etorkizunaren sustraiak” promaren barruan daude Gasteizko eraztun berdean landatuko diren 250.000 zuhaitz eta zuhaixkak.
Gazte Planaren 2015erako ekintza honetan laguntzen dute Astialdiforoan dauden elkarte guztiak. Foro honetan daude Araban aisialdiko hezkuntza ez formalean lan egiten duten elkarte gehienak.
Landaketa azaroaren 7an, larunbatean, izango da Lermandako eraztun berdean, goizeko 10.00etatik 13.30era arte. Landaketara etor daitezke ere hiriko gazteak eta Gazte Planaren jarraipen prozesuan eta bere ekintzetan parte hartu duten pertsona guztiak (politikariak, elkartekoak eta teknikariak).