Euskal Herriko Unibertsitateak antolatutako ekitaldia, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Astea da. Tailerrak, stand zientifikoak, ibilbide didaktikoak, erakusketak, lehiaketak, janari-dastatzeak, irteerak, bisita gidatuak eta hamaika gauza gehiago aurkitu daitezke Gasteizko Bibat Museoan.
Sarrera librea izango da. Tailer eta irteeretarako izena ematea webgunean egin daiteke.
Programazioa: Zientzia Astea
Gazte, heldu eta umeek, eta inguruan dutenari buruz jakin-mina duten guztiek, aukera dute zientzia lanbide dutenekin zientzia ikusi, entzun, sentitu eta horretaz berba egiteko azaroaren 5etik 8ra bitartean.