Rio de Jaineroko Olinpiar Jokoetarako 12 hilabete baino gutxiago falta dira eta Euskalgym Galak artea bihurtu den kirolaren erakusgai paregabea eskaintzen du. Stuttgarteko azken mundialeko irabazleak, Gimnasiako Nazioarteko Federazioak kontrolatutako World Cup-etik hautatuak eta nazioarteko ranking-ean nabarmenenak elkartuko dira Gasteizko Buesa Arenan.
Euskalgym 2015 ohorez gogoratuko ditu gimnasia erritmikoa kirol olinpikoa bezala sustatu zutenak. Gainera diziplina honetan aritzen diren neska arabarrak ere egongo dira bertan: Lorena Guréndez, Tania Lamarca eta Estibaliz Martínez, olinpiar txapeldunak 1996an, eta Almudena Cid, historian zehar Olinpiar Jokoetako lau finaletan egon den gimnasta. Berta ere egongo dira Carolina Pascual, Bartzelonako O.J.-etan zilarra eskuratu zuena; Carmen Acedo, 1993. urtean munduko txapelduna eta erritmikoko nazioarteko historialeko estatuko lehen dominadunetarikoak direnak María Jesús Alegre eta Susana Mendizabal.
Informazio gehiago: Euskalgym