Familian euskaraz jolasean

hirinet 2015ko aza. 4a, 01:00

Ekitaldi honetan familiak elkarrekin euskaraz jolasean jarriko dira, bai haurrak, baita gurasoak ere.

Urtxintxa Eskolako dinamizatzaileak euskarazko jolas eta abestiak erakutsiko dizkie eta praktikan jarriko dituzte. Helburua da jasotzaileek euskaraz jolasteko baliabideak eskuratzea egunerokotasunean erabiltzeko eta familia barneko eta familien arteko euskarazko harremana indartzea.

20 lagunentzako tokia egongo da eta 3 urtetik gorako haurrentzat da.

Izena emateko: AEKn edo 607 628 342 telefonora deituz (azken eguna azaroaren 5ean).

 

Familian euskaraz jolasean

Noiz? Azaroaren 7an, 19.00etan

Non? Aguraingo AEKko Euskal Txokoan

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago