Udal gobernuak eta Alderdi Sozialistak 2016rako aurrekontua adostu dute

hirinet 2015ko aza. 3a, 01:00

Proiektua %2,3 jaitsi da aurreko urtekoarekin alderatuta, baina enplegu publikoa, gizarte politikak, hezkuntzakoak eta kulturalak eta hiriko apustu handiak bultzatzeari eusten zaio.

 

Udal gobernuak eta Euskadiko Alderdi Sozialistak gaur goizean adostu dute 2016rako aurrekontua, alkateak apala eta errealista izendatu dituenak. Proiektu ekonomikoa jasotako ondare ekonomikoaren baldintzapean dago erabat, izan ere, 15 milioi euro ordandu behar delako, horixe baita Gorka Urtaran Alkatetzara iristean hautemandako 68 milioiko aurrekontu-zulotik eratorritako kopurua. Hala ere, enplegu publikoa, gizarte politikak, hezkuntzakoak eta kulturalak eta hiriko apustu handiak bultzatzeari eusten zaio.

 

Proiektuak 342,9 milioi euro ditu, aurreko ekitaldian, ordea, 350,9 milioi euro izan zituen. “Azpimarratzekoa da 2016an ordaindu beharreko 15 milioi euro, aurreko uztailean hautemandako aurrekontu-gabeziari aurre egiteko. Geroratu egin behar izan dugu defizita horren zati bat, legedintzaldiko hurrengo ekitaldietarako; eta horrek, jakina, ondorioak ditu, murriztu egiten baitu Udalaren jarduteko tartea”, esan du alkateak.

 

Oinordetzan hartutako eta derrigorrez bete beharreko atal horretan 7,78 milioi euro sartzen dira epai judizialak ordaintzeko; 1,35 milioi San Martineko bulego berrien BEZaren zatikatzeari dagozkionak; 3,32 milioi 2012ko abenduaren aparteko paga udalaren funtzionarioei azken epea ordaintzeko; 1,6 milioi 2015eko ohiko gasturako mailegua ordaintzeko; eta 0,6 milioi Ibaiondo urbanizatzeko lanei dagozkionak. Partida horietaz gain, badira kontuan hartu beharreko 14 milioiak, aurreko legegintzaldietan harpidetutako maileguak amortizatzeko, eta 4,6 milioiak gastu finantzarioetarako. Halaber, Udalak zorra baliatzera jo beharko du dauzkan beharrizan guztiak estaltzeko, zorraren balioa guztira 12 milioikoa izanik. Halako egoerari gehitu behar zaio Udalak daukan egiturazko arazoa, azken urteetan ohiko gastua hazi egin baita baina ez, ordea, diru-sarrera, eta horrek ez du bat ere laguntzen aurrezkiak sortzen. Horrek  guztiak behartu egiten du gastuari eustea.

 

Zerga politikoari dagokionez, indartu egingo da Iruzur fiskalaren aurkako plana, eta horrela hobetu egingo dira diru-bilketen sistemak eta diru-sarrerak. Horretarako, prozedurazko eta informatikako barneko irtenbideetan lan egingo da, baita ikuskaritza indartu, zerga izaerako datu-baseen trukaketa hobetuta, udalaren sail ezberdinen artean eta gainerako erakundeen artean ere.

 

Alkateak zein PSE-EE udal taldeko eledun Peio López de Munainek enplegu publikoari eta gizarte politikei eusteko ahalegin itzela egin dutela adierazi dute, bai eta agintaldi honetan hiri proiektuak abiarazteko ere, esaterako, tranbiaren luzapena eta BRT edo autobus azkarra, datorre ekitaldian aztertzen hasiko direna, Koroatzearen auzoaren birgaitzea, auzokoei bizi-kalitate hobea ekarriko diena, Bost Enparantza proiektua, erdialdea biziberritzea ahalbidetuko duen oinezkoen eta merkataritza ardatza, eta Gasteiz Antzokia.

 

EAJk eta PSE-Eek ez dute ezkutatu partida asko doitu behar izan dituztela, baina nabarmendu dute sailetan oro har murrizketak izan arren kopuruei eutsi dietela herritarren bizi-kalitatearekin lotura handiena duten alderdietan. Gizarteratzeko eta laneratzeko partidak handitu dira, baita kaleko hezkuntzarako ere. Orobat, kontratuen aurrekontua handitu da, gizarteratze sektorearen lan hitzarmena bete dezaten. Kultura eta hezkuntzari dagokionez, dagoen eskaintzari eutsi zaio. Kultura Plan Estrategikoarekin eta prestakuntza, ikerketa, sormena eta kultura zabalkundea sustatzeko Eratzen zentroarekin lotutako proiektuak abiaraziko dira.

 

Gazteen enpleaguaren, merkataritzaren eta ekonomia-sustapenaren aldeko apustu irmoa ere egin da. Enplegu politika aktiboak handitzeko asmoa dute.

 

Bi agintari politikoek adierazi dute aurrekontu proiektua gainerako udal taldeei aurkeztuko dieten oinarrizko dokumentua dela. “Zenbat eta alderdi gehiago bat egin, orduan eta hobea izango da aurrekontua, hiriko sentsibilitate ezberdinei erantzungo baitie”, azpimarratu du alkateak.

 

Informazio gehiago: Gasteizko Udala

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago