Euskararen Foru Zerbitzuaren II. Plan Estrategikoari jarraiki, Arabako Foru Aldundiak Osakidetza Araba Eskualdea eta Arabako Unibertsitate Ospitalearekin elkarlanean programa bat jarri du abian hurrengo bi urteetan Arabako familia berri guztiei opari bat egiteko, KU-KU liburua, euskararen adopzioan eta jaio berriari transmisioan laguntzeko, bai eta, ingurune eleaniztun batean familia berri bakoitzak nola jokatu jakin ahal izateko.
KU-KU liburua Alkarbidek (Bizkaiko Udal eta mankomunitateen Euskara Zerbitzuen guneak) eta Eregik landu eta editatu dute. Hiru zati ditu, hasieran umeen hizkuntza trebetasunak azaltzen dira eta hainbat erantzun ematen dira gurasoek eleaniztasunean hezteko izan ditzaketen zalantzen eta beldurren aurrean. Bigarren zatiak hiztegitxoa dago euskara-gaztelania hainbat atalekin. Amaitzeko, DVD bat eransten zaio argitalpenari guraso eta txikitxoek erabili ahal izateko.
Liburuxka hau digitalizatu egin da, neurri handi batean, batetik, gurasook ariketak egin ahal izateko, euskarazko hitzak eta esamoldeak entzuteko…; eta, bestetik, umeek euskaraz jolasteko. DVDaren edukiarekin Android eta IOS sistema eragilea duten tablet zein smartphonetan erabiltzeko APPa prestatuta dago; IOS bertsioa App Storen eta Android bertsioa Google Play-tik jaitsi ahal izango duzu.