Elikagai eta Gastronomia Ondarearen Defentsarako jardunaldiak ospatuko dira egunotan Gasteizen

hirinet 2015ko aza. 2a, 01:00

Elikagai eta gastronomia ondarearen defentsarako kultura jardunaldien beste edizio bat abiarazi da gaur. Hurrengo hiru egunetan,  lurraldeko sukaldaririk garrantzitsuenetatik zenbait Mendizorrotzako Egibide Ostalaritza Eskolako Telletxea erakustaldi aretoan bilduko dira, sukaldaritzan daukaten artea erakusteko.

Hamargarren edizio honetan Slow Food filosofiari eta filosofia horrek oraingo gastronomia kulturari egin dion ekarpenari buruzko erakusketak egongo dira; baita sukaldaritzako erakustaldiak ere, hainbat plater interpretatuko direlako eta haiek landu eta burutzeko teknikak eta produktuak erakutsiko direlako. Gainera, hainbeste landu diren plater horietatik zenbait dastatu ahal izango da.

 

Besteak beste parte hartzaile hauek egongo dira: Luis Ángel Plágaro (Sukalki), Ricardo Pérez (Bilboko La Alhondiga jatetxea) eta Alejandro Salcedo (Dulantziko Mesón Erausquyn jatetxea).

 

"Jardunaldi hauek erakustoki paregabea dira gure lurraldeko produktuei balioa eman eta haien zabalkundea egiteko” esan du Euskara, Kultura eta Kirol zuzendariak, zeinak ekitaldia aurkeztearen ardura izan baitu.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago