Martin Fizek New Yorkeko maratoian garaile, 50 urtetik gorakoen kategorian

hirinet 2015eko azaroaren 2a

Martin Fiz gasteiztarrak New Yorkeko maratoi ospetsuan garaile izan zen atzo, 50 urtetik gorakoen kategorian.

2 ordu, 34 minutu eta 33 segunduko denbora lortu zuen arabarrak, 50.000 atleta baino gehiagok parte hartu zuten lasterketan. Fizekin batera, Arabako hainbat korrikalarik parte hartu zuten New Yorkeko maratoi honetan.

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago