Kanpaina honen helburu nagusia neskei beren burua ezagutu eta onartu dezaten, eta beren buruarekin eta beren harremanetan ongi sentitzeko moduan joka dezaten laguntzea da. Aurreko artikuluetan idatzi dugun bezala, gure ustez funtsezkoa da harremanetan norberaganako segurtasuna, autoestimua, asertibitatea, errespetua eta ardura sustatzea.
Beste jarduera batzuen artean, kanpainaren barruan komiki bat argitaratuko da hamabostean behin sare sozialetan eta zureeskuere.com webgunean, guztira zazpiko sorta osatu arte. Komiki hauetan protagonistak bost neska dira: Amaia, Lucia, Manal, Paola eta Izar, nahiz eta jatorri oso desberdinekoak izan, elkar ulertzen eta elkarri laguntzen diotenak.
Nahiz eta komiki hauek gazteei zuzenduak izan, gazte-eragileentzat ere interesgarria izan daiteke beraien lanerako. Horretarako web orrialdean komikiak lantzeko materiala topa dezakete, nerabe eta gazteen artean eztabaida, hausnarketa eta pentsamendu kritikoa sustatu asmoz.
Gazteez gain inguruan gauden heldu esanguratsuok garrantzi handia dugu sexuen arteko harremanak eraiki, gidatu, gozatu, pairatu, amaitu edota bizitzeko sortzen diren ingurunea aproposagoa izateko erronkan. Harremanen munduan bakoitzak bere pentsatu eta jokatzeko moduak dauzkagu eta, norberari ongi badoakio, ez dago berez besteak baino hobea denik. Hala ere, gureak ez doazenean guztiz ongi ingurukoen aniztasunak aukera ederrak eskaintzen dizkigu geure katalogora gehitzeko.
Guztion esku ere badago!
Egilea: Emaize Sexologia Zentroa