5-16 urte bitarteko arabar biztanleen ia %75 elebiduna da. Baina euskararen erabilera hobetu behar da oraindik, eskola barruan ikasitakoa aisialdian erabiliz. Gaztetxoek aisian aritzen direnean daukaten begiralearen ardura talde horretan euskararen presentzia eta erabilera bermatzea da.
Hori dela eta, Euskararen Foru Zerbitzuak haurrekin eta gazteekin lan egiten duten hezitzaileentzako urrats eta aholku sorta dakartzan gidaren zabalkundeari ekin dio, euskararen ohiko erabilera sustatzeko. Urrats eta aholku horiek kirol, aisia edota eskoletako jantokietan lan egiten duten hezitzaile edo begiraleentzako egokiak dira.
Hainbat eragileren bitartez ematen ari da 3.000 gidaren bigarren zabalkunde hau ikastetxeetako Guraso elkarteetara, jantokietako arduradunengana eta eskolaz kanpoko ardura daukaten pertsonengana iristeko.
Gidak ere hezitzaile bakoitzaren gaitasuna piztea ere du helburu, izan ere, gidak heziketa tresnak ematen ditu, adibidez: hizkuntza jokaerak, hizkuntza errutinak, erabilera egoera ezberdinak, hezitzailearentzako jarrera eta kokaera urratsak...
Informazio gehiago: Euskaraba