Euskal Zine Dokumentalaren lehenengo Astea abiaraziko du gaur Vital Kutxa Fundazioak

hirinet 2015ko urr. 26a, 01:00

Gaur, astelehena, Euskal Zine Dokumentalaren Lehenengo Asteari hasiera emango dio Vital Kutxa Fundazioak, Dendabaran kokatzen den izen bereko aretoan. Hitzordu horrek gai desberdin banako bost dokumental ikusteko eta saio bakoitzaren osteko solasaldian parte hartzeko aukera emango du.

 

Dokumentalaren generoa izango da protagonista Euskal Zine Dokumentalaren Astea berri honetan. Aste berri hau orain arte 30 urtez ospatu den ohiko Euskal Zinearen Astearen barruan kokatzen da. Urriaren 26tik, 30era ospatuko da eta jardunaldi bakoitza dokumentalaren aurkezpenarekin hasiko da, eta emanaldiaren ostean, hari buruzko solasaldi-debatea egongo da.

 

Asteari hasiera emateko ‘Echevarriatik Etxeberriara’ izenburuko dokumentala  proiektatuko da (Euskaraz, gaztelaniazko azpitituluekin). Oiartzunen bizi den edo bertan jaio den jendea abiapuntu, Ander Iriarte zuzendaria indarkeriak ezker abertzalearen munduaren barruan izan duen garrantzia arakatzen saiatu da, indarkeria bere era guztietan adierazita, gainera.

 

Asteartean txanda ‘Bizi-seinaleak: Nestor Basterretxea’ dokumentalarena izango da (gaztelaniaz). Alexander García de Vicuña eta Gentzane Martínez de Osaba zuzendari, dokumentalak artista polifazetiko horren bizitza eta lana ditu gune. Bertan Basterretxeak, 89 urtekoa dela, bere azken atzera begirako ugarienari egiten dio aurre Bilboko Arte Eder Museoan.

 

Asteazkenean, hilaren 28an, Oskar Tejedor-en ‘Notak mugimenduan’ emango da (Gaztelaniaz eta Frantsesaz, gaztelaniazko azpitituluekin). Protagonista Malandain Ballet Biarritz da, Versalleseko jauregian estreinatzen ari dela bere koreografia berria, musika zuzenean eta guzti, Euskadiko Orkestraren eskutik. Dokumentalak obra berri horren prestakuntza-bilakabidea jasotzen du, ballet-konpainia baten sorketaren egunerokotasunari jarraiki, bai eta orkestra batenari ere barnetik, ikuslearentzat ezezaguna den aldetik, giza aldetik, alegia.

 

‘Ateak Zabalduz’ da ostegunean ikusi ahalko den dokumentalaren izenburua (Euskarza eta gaztelaniaz, gaztelaniazko azpitituluekin). Juanmi Gutierrezen zuzendaritzapean, haren mamia “jendearen imajinarioak Okupa mugimenduarekin elkartzen dituen estereotipo batzuk dira: ateari ostikoa, etxeetan indarrez sartzea, poliziaren kargak edo kaleko indarkeria. Aurreiritzi horien gainazalaz haratago, alabaina, errealitate konplexu bat eta aberastasun bat, Historiaren joanak baztertuta zituela uste genuen ideologia eta bizi-aukeretara atzera garamatzana, ezkutatzen dira”.

 

Dokumental-sorta ostiralean itxiko da, ‘Coría y el mar’ dokumentalarekin (jatorrizko bertsiona, gaztelaniazko azpitituluekin). Zuzendaria Diana Nava da eta ikus-entzunezkoan kontatzen den historia “emakume borrokalari, ekin, sentibera, nostalgiko, itxaropentsu, ausart, parte-hartzaile... batzuena da.

Ezer ez zegoen leku batean, paisaiarik babesgabeenean, Sahara basamortuko aljeriar Hamada eraikitzeko gauza izan ziren emakume batzuk. Saharar emakumeak dira”.

 

Emanaldi guztiak 20:00etan hasiko dira, sarrera libre da, aretoa bete arte.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago