Miguel Gutierrez idazle gasteiztarrak gidatu du espedizioa eta besteak beste, laguntzaile izan ditu bere anaia Rafa Gutierrez argazkilaria, Aitor Gonzalez de Langarica historialaria eta zinemagilea, Iñigo Orue arkeologoa, Silvia Carretera historialaria, Diego Hortas eta Janer anaiak alpinistak eta Maria Valencia medikua.
Mars Gamin Expedition-a irailean abiatu zen Peruko Andeetara, garai bateko gizarteen aztarnen bila, inongo erakunderen babesik gabe. Bidaia ez da erraza izan, batez ere Apurimac ibaiaren ertzetan, Sendero Luminosok presentzia oso handia baitu bertan, eta “etsaikeria eta giro paranoikoa” aurkitu zuten espedizioko kideek.
Azkenik, inken nekropoli bat aurkitu zuten, Vilcabamba mendien mendebaldeko aurpegian, inkek zeremoniak egiteko erabili ohi zuten inguru bat, 5.000 metroko garaieran. Hilobiak, erlikiak, errepideak eskailerak eta harmailak aurkitu zituzten bertan.
Gaur hitzaldia Ignacio Aldecoan
Gaur, urriaren 22an, ostegunean, espedizioari buruzko hitzaldia eskainiko dute protagonistek. Izan ere, espedizioko gidaria Miguel Gutierrez idazlea, Mars Gamings-eko Laura Hernández, Mars Gaming; Álvaro Iradier Rosa Manuel Iradier elkarte afrikanistako kidea, Íñigo Orue arkeologoa izango dira bertan, Vilacabamban egindako aurkikuntzen berri emateko. Hitzaldia 19.30ean izango da Ignacio Aldecoa Kultura etxean.
Iturria: EITB
Argazkiak: Vilacabamba espedizioa