Aipatu dokumentala Gasteizen hainbat aldiz aurkeztu badute ere, oraingoan kanpora ateratzea erabaki dute eta Euskal Herriko herri ezberdinetatik pasako dira prestatu duten Gaztetxebirari esker. “Euskal herriko okupazio mugimendu ezberdinekin dugun harremana gertukoagoa izatearen aitzakiarekin gure proiektua aurkeztu nahi dizuegu, elkar ezagutu eta elkarrekin hezi eta hazi gaitezen”, azaldu dute gaur goizean eskaini duten prentsaurrekoan. Bira azaroan eta abenduan gauzatuko dute eta Donostia, Bilbo edo Iruña bisitatuko ditu, besteak beste. Horrez gain, dokumentalaren aurkezpena Madrid, Bartzelonan eta Berlinen egitea ere aurreikusta dauka Gasteizko Gaztetxeak.
Aurkezpenak
Azaroaren 6an Donostiako Kortxoenea Gaztetxean
Azaroaren 20an Bilboko 7katu gaztetxean
Azaroaren 21ean Erandioko kalezulo gaztetxean
Abenduaren 4an Gasteizko Arte eta Lanbide eskolan
Abenduaren 11an Altsasuko gaztetxean
Abenduaren 12an Iruñako kalekalde gazte lokalean
Birari amaiera emateko, abenduaren 15ean naiz.eus atarian zuzenean emitituko da.
Duela bi urte, Gaztetxearen 25. urtemuga ospatzeko, Probatu ez duenak ez daki zer den hau! dokumentala egin zuten Gaztetxeko lagunek, “urte hauetan zehar sentitu, pentsatu eta egindako horri guztiari izen abizenak jartzeko. Gasteizko gaztetxea zer den eta guretzat suposatu izan duena ezagutarazteko”.