Claudia Sanchez Perutik etorri zen orain dela hiru urte eta orain Gasteizen bizi da hemen ikasi eta lan egiten duelako. Aisa programaren bitartez euskara eskolak jasotzen hasi zen eta orain hizkuntza eskolan dabil.
Jolas baten bitartez Claudiaren inguruko gauza gehiago jakingo dugu. Gatiburen kanta bat abestera ere ausartu da...
Solasaldia entzun:
{mp3}mundutarrak_claudia_peru_20151020{/mp3}
Irudia: Wikipedia
Gurekin bizi diren mundutarrak ezagutzeko garaia dela-eta, atal berria estreinatu dute Hirinet FMko kideek. Orain arten kanpoan ibili diren gasteiztarrekin solastu gara ‘Gasteiztarrak Munduan’ atalean eta hemendik aurrera, gurera etorri diren txoko ezberdinetako mundutarrekin mintzatuko dira ‘Mundutarrak Gasteizen’ atal berrian.