Liburuak trukatzeko azoka egingo da asteburuan, Liburutegiaren Eguna ospatzeko

hirinet 2015ko urr. 22a, 02:00

Zuzeneko musika, haurrentzako lantegiak eta 3.000 liburutik gora egongo dira azokaren VII. edizioan, larunbat eta igandean, Iradier Arenan.

Urriaren 24an Liburutegiaren Eguna izanik, Udalaren Liburutegi Sareak Liburuak Trukatzeko Azokaren zazpigarren edizioa antolatu du, irakurtzeko gogoa sustatu eta udal liburutegien zerbitzuek eta jarduerak ezagutarazi eta bultzatzea helburu.

 

Sarrera librea izango da.

 

Ordutegia

Larunbatean, hilaren 24an: 11.00etatik 14.00etara eta 17.30etik 20.30era.

Igandean, hilaren 25ean: 11.00etatik 14:00etara.

 

Jarduerak

Trukatzeko 3.000 liburutik gora.

Zuzeneko musika NIKA, JON & PAIS hirukoteraren eskutik.

Haurrentzako lantegi elebidunak Iñaki Carreterorekin.

Ipuin-kontaketa euskaraz, Kontu Kantoiren eskutik.

 

Informazio gehiago: Liburuak Trukatzeko Azoka

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago