“Ordenantza Fiskalak ez dira bakarrik eztabaida politikorako hizpide. Izan ere, funtsezkoa da protagonista nagusiekin, hau da, zergadunekin eztabaidatu eta hobetzea”, adierazi du Ogasuneko zinegotzi Borja Belandiak.
San Martineko udal bulegoetarako eraikin berriko ekitaldi-aretoan izango da entzunaldi publikoa, urriaren 22an, 17:00etan.
Aldi berean, udal talde politikoek 2016rako ordenantzen proiektuaren zuzenketak aurkezteko epea irekita dago, urriaren 28ra arte. Urriaren 30an eztabaidatuko dira zuzenketak Ogasun Batzordean.