David G. Torres-ek antolatutako erakusketa honek erakutsi nahi du egungo artean sortzaile asko lotzen dituen "soinu amorratu" bat dagoela, artisten eta korronteen arteko ezberdintasunak alde batera utzita. Horrez gain, ekoizpen artistiko garaikidean punk jarrerak dirauela aldarrikatu nahi du. Horrela, nazioarteko 50 artista baino gehiagok teknika ezberdinak erabilita egindako obrak ekarri dituzte: argazkigintza, bideoa, pintura, instalazioak, eskultura eta dokumentuak, besteak beste.
Aurkezpenean João Onofreren perfomance-a egingo da, death metaleko Sorgerth musika taldearen laguntzarekin, eta Piztu Punk! taldeak kontzertua emango du. Erakusketarekin batera, ekintza osagarriak antolatu dituzte Artiumen.
Egitaraua
Aurkezpena: Urriaren 23an, ostiralean, 20.00etan
Ekintzak:
Urriaren 23an, ostirala
19.00etan: David G. Torres-en (antolatzailea) hitzaldia.
20.00etan: Erakusketaren irekiera.
20:45ean: Performance-a. João Onofre: Box sized DIE featuring Sorgeth (2007-2015). Sorgerth death metal taldearen parte-hartzearekin.
21.30ean: Piztu Punk! taldearen kontzertua.
Aurkezpen asteburuan, urriaren 24 eta 25ean, ZUK ERABAKI tarifa ezarriko da (zu zeuk erabaki ordaintzea ala ez eta zenbat) bisitari guztiei.
Ordutegia: 11.00etatik 20.00etara, jarraian.
Informazio gehiago: Artium