Zabor tasaren igoera kritikatu du Zero Zabor plataformak

hirinet 2015ko urr. 21a, 02:00

 

Pasa den astean, Gasteizko Udalak zabor tasak igotzeko asmoa duela iragarri zuen. "Itxuraz % 6-10 arteko igoera proposatzen omen dabiltza udal gobernutik 2016rako eta bitartean, Gasteizko auzo askotan kexak gero eta nabariagoak dira", adierazi du plataformak.

Horrez gain,“zergen tasa igotzeko proposamen honek  kudeaketa inguruan argi berririk ematen ez digula uste du Gasteizko Zero Zabor plataformak, "soilik biztanleen artean kostearen portzentaje handiago bat beteko dugula ematen du”.

Horrekin batera, Gasteizko Udalaren zabor kudeaketa Europako Zabor Zuzentarauak ezartzen dituen helburuetatik oso urrun dagoela dio plataformak, gaur egun birziklapen tasa %23 inguru baita.

Plataformatik Udalak “etxeko lanak bukatu gabe” izatea salatzeaz gain, "sistema justuago" bat aldarrikatzen du, "ez soilik etxebizitzako metro karratuen arabera ezarritakoa, baizik eta errentaz gain, onartu berri den Estatuko Hondakin Kudeaketaren plangintzan Markoan (PEMAR) aipatzen duen bezala, beste faktore batzuk gehitzen: kutsatzen duenak gehiago ordaintzea edo hondakinekiko jarrera jasangarriagoa duenari hobariekin saritzea".

 

Alternatiba bezala, auzo konpostajea, sentsibilizazio kanpainak, inspekzio sakonagoak bezalako ekintzak martxan jartzea proposatzen du plataformak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago