17-23 urte bitarteko bertsolariei plazan hasteko edota hazteko aukera emateko asmoz Gazteak Plazara egitasmoa martxan ipini du Arabako Bertsozale Elkarteak.
Gazteak Plazara egitasmo honen lehenengo proposamena lehiarik gabeko hiru arteko txikitan burutuko da. 3 saio eta 12 bertsolarik parte hartuko dute.
Gazteen arteko topaketa funtzioa ere bete nahi du Gazteak Plazara egitasmoak. Horregatik, saio bakoitzaren ondoren afari bat antolatuko da, bertako bertso-eskolaren laguntzaz.
‘Gazteak Plazara’ egitasmoa Araban
Noiz? Urriaren 23an, azaroaren 6ean eta azaroaren 27an. 19.00etan.
Non? Legutioko Gazte Gunean, Zalduondoko Lazarraga Etxean eta Aramaioko Sastiñan.
Informazio gehiago: Gazteak Plazara