Aurkeztutako dokumentuan, hainbat erakundek (hala nola, Gasteizko Udalak, URA Uraren Euskal Agentziak eta Arabako Aldundiak berak) elkarrekin heldu beharreko ekintzak proposatzen dira eta guztira 4milioi euroko aurrekontua ezarri da. Hori finantzatzeko, Europar Batasunaren funtsak jasotzea espero du Arabako Aldundiak.
Proposatzen diren ekintzen artean, nabarmentzekoa da Arkautiko eta Elorriagako isurketak Gasteizko estolderia sarearekin lotzea, horren barruan Ertzaintzaren Akademiako araztegia eta hurbileko abeletxea eta gasolindegia hartuta.
Hegaztien botulismoari aurrea hartzeko Galerak iragarri duenez, Arabako Aldundiak hegazti asko hiltzen diren kasu posibleak goiz antzemateko sistema bat ezarriko duela. Aldizka ur laginak jasotzean datza, zianobakteriarik ote dagoen aztertzeko. “Arriskurik detektatzen bada, prebentzio neurriak hartuko dira berehala, adibidez, ura gazitzea edo disolbatzea”, argitu du diputatuak.
Argazkia: Leire Sanchez