Irabazi EH Bildu eta EAJren arteko paktu ekonomikoaren aurka azaldu da

hirinet 2015ko urr. 19a, 02:00

Irabazi ekimen sozialak udal kontuek pairatzen duten arazo erreala konpontzeko aukera galtzea negatiboki baloratzen du.

 

Ekimenaren arabera, paktu ekonomiko bat ez da erdizka egin behar eta konponbide osoa planteatu behar da. Ezker Anitza IU eta EQUO Berdearen proposamen fiskalak bi oinarri ditu: “gehien duenak gehiago ordaintzea” eta “kutsatzen duenak ordaintzea”. Akordioan fiskalitateari buruz ez hitz egitea salatzen du Oscar Fernándezek. “Arduragabekeria dela uste dugu hurrengo kontuetan murrizketak ezartzea suposatuko duen konponbidea aukeratzea eta diru sarrerei buruz ezer ez esatea”, Fernándezen esanetan.

 

Udalaren aurrekontu- eta ekonomia-egoera larriari berme osoz aurre egin eta konponbidea jartzearen aldera lortu duten akordioa aurkeztu dute gaur goizean Gasteizko alkate Gorka Urtaranek eta EH Bilduren bozeramaile Miren Larrionek. Paktu ekonomiko honetan, AMVISA ur enpresatik 5 milioi euro hartzea eta 6 milioi euroko kreditua eskatzea adostu da.

 

Irudia: Gasteizko Udala

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago