Musika Taldeen IX. Lehiaketa hilaren 28an eta 29an izango da, Jimmy Jazz aretoan

hirinet 2015ko urr. 16a, 02:00

Jefe Chirpa, Geométrica, Ghost Number & The Tipsy gypsies, She’s Sophie, HRS, Deep Links, El Malick y Chalo VG dira epaimahaiak hautatu dituenak azken fasea jokatzeko.

 

Musika Taldeen IX. Lehiaketa, Arabako Foru Aldundiak antolatua, azken txanpan sartzera doa, urriaren 28an eta 29an maketen sariketaren finalaurrekoak jokatuko direlarik. Lehen fasean 37 musika taldek beren lanak aurkeztu ostean, epaimahaiak lehen saria jokatuko duten zortzi taldeak hautatu ditu (lehen saria 6.000 eurokoa da).  Jefe Chirpa, Geométrica, Ghost Number & his tipsy Gypsies, She’s Sophie, HRS, Deep Links, El Malick eta Chalo VG izan dira hautatuak. Lehenengo sariaz gain, euskaraz kantatzen duten taldeentzako sari berezi bat ere izango da.

 

Musika kalitatea, berezitasunaren kalitatea eta komunikatzeko gaitasunaren kalitatea izan dira epaimahaiak kontuan hartu dituen irizpidak, finalaurrekoetara zein musika talde igaroko diren erabakitzeko.  Esaterako, Jefe Chirpa musika taldeaz, haren proposamen interesgarri eta pertsonala nabarmendu du; horrexetan nabarmendu da Ghost Number & The Tipsy gypsies taldea ere, folk amerikarreko eskaintza erakargarri eta txukunarekin. HRS musika taldearen hard rock proposamenean, berriz, taldeko kantaria izan da bereizgarri nagusietakoa; She’s Sophie taldea bera ere, estiloak erabat ezberdinak izan arren, horrexegatik iritsi da azken fase honetara. Deep Links taldea ezustekoa izan da britainiar eraginarekiko pop-rock soinuen proposamen originalagatik; El Malcik, berriz, afrikar lurraldeetako soinu berri eta hunkituengatik, Chalo VG hitzen poesiagatik eta Geométrica bizian emandako musikaren etorkizun handiagatik.

 

Irabazlea erabakiko duten kontzertuak urriaren 28an eta 29an izango dira, Jimmy Jazz aretoan; ateak 20:00etan irekiko dira, eta sarrera librea izango da.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago