Inork gutxik espero zuenean itzuli dira. Oholtza gainean ikusiko ditugu berriro Imanol Ubeda (Bide Ertzean), Gorka Urbizu (Berri Txarrak), Txiki (Kashbad) eta Marino Goñi (Balerdi Balerdi). Baina 2005eko udaberrian bezalaxe, oraingoan ere berragerpena laburra bezain trinkoa izango da. Joan ginen baina hemen gaude oraindik. Hala irakurri daiteke bira berria iragartzeko plazaratu duten kartelean. Duela 10 urte Bonberenea Ekintzakekin argitara eman zuten EPko kantu bati keinu eginez itzuli dira.
Peiremans + Nire, kontzertuan
Noiz? Azaroaren 6an, ostiralean, 21:00etan
Non?Jimmy Jazz aretoan
Sarrera: 10 euro + gastuak / 13 euro
Informazio gehiago: Jimmy Jazz
Hirinetek kontzertura joateko BI SARRERA ZOZKATUKO DITU
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.