Ospitaleek bere gain hartuko dute jaioberrien inskripzioa

hirinet 2015ko urr. 15a, 02:00

Hildakoen kasuan ere ezarriko da sistema berria.

Hemendik aurrera, Estatu osoan ospitaleetako langileak izango dira jaioberrien erregistroaz arduratuko direnak. Beraiek bidaliko dituzte datuak elektronikoki erregistroen egoitzetara. Neurria progesiboki ezarriko denez, erkidego autonomo bakoitzeko zentro esanguratsu batean hasiko dira neurria aplikatzen. Osasun Sailak Arabako ospitalea hautatu du zerbitzu honen proba pilotua egiteko; abenduan, EAEko ospitale guztietan egongo da martxan.

 

Inskrizioaz arduratzeaz aparte, ospitaleetako langileek haurren oinetako eta amen hatzetako markak ere hartu eta inskripziorekin batera aurkeztuko dituzte. Elektronikoki bidaliko duten formularioan, gurasoen sinadura, haurraren izena eta nazionalitatea agertu beharko dira. Gainera, erditzean parte hartzen duen medikuak jaiotzaren jakinarazpea sartuko du, sinadura elektronikoarekin batera.

 

Heriotzen inskribapenek ere sistema bera jarraituko dute, inora joan behar izan gabe.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago