[AUDIOA] Iñaki Irazabalbeitia, Ezkerraberri fundazioko kidea: “Espainiako Estatuak Marokoko erregimenaren laguna izaten jarraitzen du eta Saharan sortzen diren aukera ekonomikoak baliatzen”

hirinet 2015ko urr. 15a, 02:00

Bihar, urriak 16, Saharako Ibilaldi Berdearen 40. urteurrena dela eta jardunaldiak antolatu dituzte Ezkerraberri, Alkartasuna eta Iratzar Fundazioek eta Alternatibak elkarlanean Euskal Fondoa eta Centre Maurits Coppieters-en laguntzarekin.

Jardunaldi hauen bidez, Espainiak zein ondoren Marokok Saharan garatu duten kolonizazioaren eta giza eskubideen urraketa sistematikoaren salaketa egin nahi dute “40 urteotako errepasoa egin eta arazo politikoak jarraitzen duela gogorarazteko”.

 

Euskal Herriak “herri zapaldu gisa, Sahararekiko elkartasuna adierazi izan du” eta asko dira hala sortutako elkartasun dinamika eta kanpainak. Guzti horien “balantze (auto)kritikoa” egiteko parada ederra ere izango dira jardunaldiak.

 

Besteak beste, jardunaldietan Mohamed Sidati, Fronte Polisarioaren Europako ordezkariak; Carlos Beristain, giza eskubideen aldeko ekintzaileak; Hassana Aalia, gazte ekintzaile Sahararrak; eta, Nuria Salamé, Kataluniako Sahararren lagunen elkarteko kideak hartuko dute parte.

 

Ezkerraberri fundazioko kide den Iñaki Irazabalbeitia elkarrizketatu dugu Hirinet FM irratsaioan.

 

Elkarrizketa entzun:

 

{mp3}irazabalbeitia-ezkerraberri-sahara-20151013{/mp3}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago