Gasteizko Turismo Bulegoak 2.111 bisitari erregistratu ditu pasa den Pilarreko zubian. Zifra honek %7,3ko igoera suposatzen du 2012. urteko datuekin konparatuz, azken bi urteetan ez bait da zubirik egon.
Egun hauetan antolatutako bisitak eta ekintzak %100ean beteta egon dira. Hotelak ere ia beteta egon dira igande gauean izan ezik. Ostalaritzako sektoreak ere datu onak jaso ditu, larunbatean batez ere Alaves-Osasuna partidua zela eta.
Bisitarien %92,5 Estatukoak badira ere, %4 Erresuma Batutik datorrela azpimarratzekoa da.
Nerea Melgosa Turismo saileko zinegotziak festa egunek hirian duten eragin ekonomikoa nabarmendu du eta eskaintza turistikoa hobetzen jarraitzeagatik apostua egin du.
Irudia: Gasteizko Udala