Aurten lehen aldiz, euskal zinemetan Warnerrekin lan egitea lortu da, eta Pan izan da ekoiztetxe honekin landutako bigarren filma. Itzulketan irizpidea da, argudioan edo filmaren tramarekin erlazio dituzten abestiak, nolabait itzuli behar direla, argudiaren zati direlako eta ez axola gabeko gehigarria. Jatorrizko hizkuntzan dagoena bikoizten bada, abestiak hizkuntza horretan badaude, bikoiztu behar dira ere.
Aipatutako filmean lau abesti dira nabarmen eta Warnerrek horietatik bi bakarrik euskarara itzultzea utzi du, bikoizketa etxearen irizpideen aurka, zeinak bazuen dena prest hauek bikoizteko. Arazo bera egon da katalan bikoizketarekin.