'Hitz adina mintzo' zikloa, Isaac Xubín-ekin

hirinet 2015ko urr. 13a, 02:00

Hizkuntza gutxituak ezagutzeko helburua du ziklo honek, munduko errealitate soziolinguistikoaren perspektiba zabaldu eta aberasteko. 

Bertan hilero hitzkuntza gutxitu bat aurkeztuko da, hizkuntza horren hiztunekin ekintza desberdinak egingo dira eta hizkuntzarekin lotutako ekitaldi kulturalak eskainiko dira.

Urriaren 21ean, Isaac Xubín irakasle eta idazle galegoak hitzaldia emango du ziklo honen barruan, Txerra Rodríguez soziolinguista eta hizkuntza aholkulariarekin batera.

 

Hitz adina mintzo zikloa, galegoa

Noiz? Urriaren 21ean, asteazkena, 19:00etan

Non? Oihaneder Euskararen Etxean

 

Informazio gehiago: Hitz adina mintzo aurkezpena

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago