Pobreziaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, zenbait ekintza antolatu dira Gasteizen

hirinet 2015ko urr. 13a, 02:00

Kolektibo sozialek desberdintasunaren hazkunde deskontrolatuak  pobreziaren aurkako borrokari kalte egiten diola salatzen dute, bai mundu mailan baita gure gizartean ere.

 

Urriaren 17a Pobreziaren eta Bazterkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Hainbat ekintza garatu dira nazioartean eta, baita 2005etik hona Euskadin ere pobrezia desagerrarazteko neurri eraginkorrak hartu beharraren premiaz kontzientziatzeko.

 

Estatuan 13 milioi lagun bizi dira pobrezia edo bazterkeria arriskuan; haurren pobrezian Europar Batasuneko bigarren herrialdea izanik. Bien bitartean, 2012tik 2013ra aberatsen kopurua %13 hazi da. Desberdintasunaren hazkunde deskontrolatu horrek kalte egiten dio pobreziaren aurkako borrokari, eta gero eta persona gehiago emigratu beharrean aurkitzen dira. Euskadin, populazioaren %16,8ak pobrezia eta bazterkeria arrisku egoeran zegoen 2014an (247.954).

 

Aurten, pobreziaren aurkako Astearen aldarrikapen nagusiena Europar Batasunaren eta Amerikako Estatu Baten arteko Merkataritza eta Inbertsioen Itun Transatlantikoa (TTIP) dugu. Itun horrek, 2015ko amaieran onartuko omen dutenak, araudi marko berri bat mahaigaineratzen du bi eskualdeen arteko merkataritza eta inbertsio harremanak arautzeko, planetako merkatu handiena sortuz.

 

“Zero pobrezia kanpainaren hamargarren urteurren honetan, kezkatuta gaude TTIP bezalako akordioek izan ditzaketen zorigaiztoko ondorioekin pobrezia eta desberdintasuna dakartzatelako, eta ondorioz, giza eskubideen urraketa”, gogoratzen dute. Politika publikoek osoki bermatu behar dituzte giza eskubideak, batez ere pobrezia, desberdintasunen eta sostengarritasun ezari aurre eginez.

 

Hala, TTIP: saria ala ziria lelopean, kolektibo sozialek deialdia egiten dute Pobreziaren kontrako Astean Euskadi parte hartzeko.

 

 

Ekitaldiak

 

Urriak 15 · Simone de Beauvoir Elkarte Etxean

19:00etan TTIP: saria ala ziria hitzaldia

Parte-hartzaileak: Jesús González (Mugarik Gabe), Mikel Otero (Fracking Ez), Laura González de Txabarri (ELA) eta Guillermo Paniagua (Askapena).

 

Urriak 17

13:00etan Bizimartxa, Legebiltzarretik Andra Zuriaren enparantzara.

 

Informazio gehiago: araba@ongdeuskadi.org edo 945 280 745-ra deituz.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago