Topa Eguna 2015
Noiz? Urriaren 17an, larunbatean, 11:00etatik aurrera
Non? Lasarte-Orian
Egitaraua
11:00etan: Esperientzien Trukegunea (bertan elkarte ezberdinek 15 minutuko azalpenak emango dituzte aurrera daramatzaten proiektu jakinen inguruan)
11:00etan: Zumaburutik erdigunera abiatuko den kantu dantza jira txikia
14:30ean: Bazkari herrikoia izango da, herriko sukaldariek eginda. Honetan parte hartzeko, txartelak Jalgin eta Ttakunen salgai daude 8 eurotan.
Ondoren, haur eta gaztetxoentzako jolasak
16:30ean: Topa Egunaren ekitaldi
17:00etan: “Ane eta Piraten” ikuskizuna, Oaintxe in deu! Txaranga kalean eta kaleak alaituz, Eztengiroren erromeria. Era beran, herriko taberna desberdinetan pitxo potea egiteko aukera izango da: Abend, Arkupe, Buenetxea, Sancho, Trumoi, Yolanda taberna, Txanpa, Artizar, Gure Etxea, Ilargi, Iñaki Taberna, Jalgi, Insausti eta Avenida.
Informazio gehiago: Topa Eguna 2015
Urriaren 17an Euskaltzaleen Topaguneak antolatzen duen Topa Eguna ospatuko da Lasarte-Orian. Egun horretan ere Euskal Jaia ospatuko dute, horrela, herriko jaiaren baitan, Euskal Herri osoko euskalgintzak bere lekua izango du. Topa Egunak euskaltasunaren aldarria egin eta euskaraz bizitzearen alderdi onak agerian ipini nahi dituen jaia izatea nahi dute antolatzaileek.