Euskararen Ginkana Gasteizera heldu da

hirinet 2015eko urriaren 13a

DBH3, DBH4 eta Batxilergoko 1. eta 2. mailako gazteei zuzendutako lehiaketa honek hizkuntza aniztasuna du gaitzat.

 

Parte hartzaileak Gasteizen bizi behar dira eta lau laguneko taldeak osatu beharko dira. Izena eman ahal izateko, webguneko formularioa betetzeaz gain, talde bakoitzak bideo labur batean grabatu beharko du taldearen aurkezpen txiki bat. Urriaren 14ra arte izena emateko epea zabalik egongo da.

Lehiaketa urriaren 14tik azaroaren 25era izango da, eta finala abenduaren 3an ospatuko da Oihaneder Euskararen Etxean.

 

Informazio gehiago: EUSKARAREN GINKANA

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago