Deialdian 17 eta 35 urte bitarteko gazteek parte har dezakete. Pertsona fisikoak izan behar dira proiektua aurkezten dutenak, bakarka zein taldeka aurkeztu daitezke. Proiektuak inoiz taularatu gabeak izan behar dira, eta euskara eta ahozkotasunari estu-estu loturik egongo dira.
Kultura eta euskara arloetako pertsonek osatuko dute deialdi honetara aurkezten diren lanak balioesteko epaimahaia.
Deialdiak 18.000 €-ko aurrekontua izango du eta proiektuek ezin izango dute 4.000 euro baino gehiago jaso. Proiektuak puntuazioaren arabera ordenatuko dira eta horren arabera banatuko da diru-kopurua.
Proiektuak azaroaren 13a baino lehen bidali beharko dira.
Informazio gehiago: Gazte Sortzaileak beka deialdiaren oinarriak