World Press Photo 2015 erakusketa Gasteizera dator berriro urriaren 16an

hirinet 2015eko urriaren 9a

Urriaren 16tik azaroaren 15era bitartean, aurtengo World Press Photo erakusketa Gasteizko Montehermoso Kulturunean izango da.

 

Munduan prestigio handien duen fotokazetaritza lehiaketan saritutako 160 argazki erakutsiko dira. Aurten, Mads Nissen argazkilari danimarkarrak irabazi du ‘Jon eta Alex’ irudiarekin. Argazkiak bikote homosexual bat erakusten du eszena intimo batean, San Petersburgo hirian.

Erakusketak 2014ko aktualitatea errepasatuko du, Ukraniako gatazka, Siriako guda, ebolaren krisia, Nigerian militante islamikoek bahitutako 300 nesken familien drama edo Gazako gatazkako argazkiekin, besteak beste. Bestalde, natura edo kiroolari egindako argazkiak ere erakutsiko dira.

World Press Photo Fundazioak garrantzi handia izan du munduko fotokazetaritzan. 2015eko edizioan 131 herrialdetako 5.692 argazkilarik parte hartu dute, guztira 97.912 irudiekin. Lehiaketako 9 kategorietako sariak 25 nazionalitate ezberdinetako 53 argazkilarientzako izan dira.

Irudia: Mads Nissen

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago