Non? Abendaño ikastolan, Mexiko kalea 9
Noiz? Urriaren 25ean, igandean
- 17.00etan IRRIPUINAK Largabistarekin
- 18.00etan Jolas kooperatiboak familian
Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzaileak: Urtxintxa Eskola, Abendañoko Guraso Elkartea, Gasteizko Udala eta Eusko Jaurlaritza
Urriko IGANDEAK JAI saioa Abendaño ikastolan ospatuko da. Largabistaren ipuinak ezagutu eta harekin eskulan tailertxo bat egin ostean gurasoekin batera jolas kooperatiboekin arratsaldea euskal giroan pasatzeko aukera eskaintzen dizu egitasmo honek.