Alde batetik, emakumeen eta gizonen berdintasunaren gaineko eduki teorikoak aztertuko dira eta unitate didaktikoan jasotako maskulinotasunaren eraikuntzari buruzkoak, eta bestetik, abentura grafikoan ikasleek argitu beharko dituzten edukiak eta egoerak.
Tailerra irakasle eta gazteen hezkuntzan lan egiten dutenei zuzendua dago.
Hezitzailea: Mikel Otxotorena Fernández. Soziologoa, Emakume eta Gizonen Berdintasunaren Gaineko Masterra, Gizonduz Ekimenaren prestatzailea, ON:GIZ eta Gizon Sarea Elkarteko (Euskadiko gizonen taldeko sarea) kidea.
Gazteak berdintasunean 2.0 tailerra
Informazioa eta izen-ematea: 2015eko irailaren 7tik urriaren 9ra, e-maila Berdineskolavg@vitoria-gasteiz.org-era bidaliz
Non? Oihaneder Euskararen Etxean
Noiz? Urriaren 16an, 17.00etan
Izena emateko azken eguna: Urriak 9