Ospakizun asteburua prestatu du Errekaleor Bizirik-ek bere bigarren urteurrena ospatzeko

hirinet 2015eko urriaren 7a

Orain bi urte martxan jarri zen Errekaleor Bizirik proiektua. Gasteizko EHUko Campusean ikasten zuen ikasle talde batek auzoko 26. blokea okupatu eta proiektu honi forma ematen hasi ziren,  bi helbururekin: batetik, ikasle bizitzari alternatiba bat eskaintzea eta bestetik, auzoari bizitasuna ematea.

 

Denbora tarte honetan, autogestionan oinarritutako Errekaleor Bizirik proiektua izugarri hazi da. Hasiera batean, 10 lagunek ekin zioten proiektuari, eta, egun, 100 gazte baino gehiago daude bertan bizitzen. Hainbat espazio komun ere zabaldu dituzte: zinema, taberna, liburutegia, gaztetxea, pilotalekua, baratzea eta haur-eskola, besteak beste. Komunitatean funtzionatzeko helburua ere badute, eta hainbat lantalde jarri dituzte martxan hori guztia dinamizatzeko: eztabaida politikoa sustatuko duena, emakume taldea, harreman eta zaintza taldea, ekonomia komunalaz hausnartuko duena etab.

Urtemuga ospatzeko ospakizun asteburua antolatu dute urriaren 8, 9 eta 10erako. 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Iturria: Topatu.info

 

 

 

 

Albiste honi lotutako albiste gehiago:

 

Epaileak Errekaleorreko kaleratzeak bertan behera utzi ditu

[ERREPORTAJEA] Bota gabe, eraikiz

Argindarrik gabe bada ere, auzoa pizten segitu du Errekaleor Bizirik proiektuak

'Errekaleor Bizirik', Itsasegiaren zinta

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago