CoCoLab 2015 jardunaldiak kolaborazioaren ekonomiaren esperientzia nabarmengarrienak ekarriko ditu Gasteizera

hirinet 2015ko urr. 8a, 02:00

Urriaren 22an kolaborazioaren ekonomiaren alorreko profesional eta adituen arteko topaketaren bigarren edizioa ospatuko da Europa biltzar etxean. CoCoLab-ek iparraldean urteroko erreferentea bihurtzeko asmoa du.

Lankidetzazko 16 esperientzia aztertuko dira goizez eta arratsaldez, eta arlo ezberdinetakoak izango dira: elikadura, upeltegiak, eraikuntza edo hezkuntza. Kolaborazio-lantegi bat eta networking gastronomikoa lantzeko ekintza bat ere antolatu dira, amaieran azaldutakoaren ondorioak lantzeko. Miguel Ferrer abokatuak hitz egingo du alorrean dagoen lege hutsunea eta elkarlana eta enpresen arteko kolanorazioa legez arautzeko moduari buruz hitz egingo du. Ferrer Sharing España-ko aholkularia da, kolaborazioaren ekonomiaren alorrean aitzindari den enpresa taldea.

 

CoCoLab jardunaldia bi zatitan bereiztuko da. Goizean, “ereitea” izango da helburua: entzun, oharrak hartu, galdetu, ideiak hartu eta sortu. Arratsaldea, berriz, “ureztatu eta uzta jasotzeko” unea izango da: parte hartzaileei probak jarri, buruari eragin, erantzunak eman, esperientziak trukatu eta kontaktuak lotu. Bestalde, kolaborazioaren ekonomiaren alorreko hainbat eredu aurkeztuko dira. Arabako lankidetza esperientzien berri ere emango da, eta CO-corner ekimenaren aurkezpenaren bidez, hiriko elkarlan espazioek beren eskaintza aurkezteko aukera izango dute.

 

Jardunaldi honen lehen edizioa –“Lankidetza eta lankideak: lankidetza modu berriak ekonomia berriaren erronkei aurre egiteko”- iazko azaroan izan zen, eta 100 pertsonek baino gehiagok eman zuten izena.

Informazio gehiago: CoCoLab Jardunaldia 2015

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago