[AUDIOA] Iban Albizu eta Iñigo Urteaga, mintzalaguntzaileak: “Mintzalagunek asko ematen digute eta, gainera, Gasteiz euskaldunagoa izaten laguntzen dugu”

hirinet 2015ko urr. 7a, 02:00

Iñigo Urteaga eta Iban Albizu Gasteizko Mintzalaguneko kideak dira, hain zuzen ere, mintzalaguntzaile gisa aritzen dira. Euskara praktikatzeko beharra duten lagunekin elkartu eta beren aletxoa jartzen dute astero-astero.

Lana edota ikasketak medio, egun, Gasteizen bizi dira Urteaga eta Albizu eta 2014-2015 ikasturteaz geroztik, mintzapraktika egitasmoan hartzen dute parte. Aurten, iaz sortutako talde berdinarekin jarraituko dute elkartzen. Astean behin, ordubetez, elkartzen dira beste mintzalagun batzuekin batera eta, pote baten inguruan, asteburuaren nondik norakoak edota hurrengo egunetarako dituzten planak kontatzen diote elkarri. Astero hitzordu hauetaz gain, aukera duten guztietan beste motatako ekintzak ere egiten dituzte.

 

Mintzalagunak “asko” ematen diela aitortzen dute eta euskaraz komunikatzeko erraztasuna dutenei zein euskaraz bizitzera ohituta dauden lagunei gonbita luzatu diete mintzapraktika egitasmo honetan parte hartu dezaten:

 

Elkarrizketa entzun:

 

{mp3}inigo-iban-mintzalaguntzaileak-20151006{/mp3}

 

 

Albiste honi lotuta:

 

[BIDEOA] Zabalik dago Mintzalagunean izena emateko epea

 

[ARGAZKI BILDUMA] Gasteizko Mintzalagunaren aurkezpena · 2015

 

Mintzalagunek “zurekin” hitz egin nahi dute

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago