AEK euskaltegiaren ikasturte berria martxan da

hirinet 2015ko urr. 6a, 02:00

2015/2016 ikasturtea dagoeneko hasi da AEK-ko euskaltegi guztietan. Hori dela eta, hasierako egunetan euskaltegi batean den giroa ikusteko eta ikasleak eta irakasleak ezagutzeko Gasteizko Zadorra euskaltegiaren ateak zabaldu dizkiete komunikabideei.

 

Bertan, Mertxe Mugik AEKren koordinatzaile nagusiak azaldu duenez, “egun hauek egun eroak bezain politak dira. Ikasturte hasierako egunetan lanez gainezka gabiltza, eta, era berean, beste behin, pozez zoratzen”.  Iaz AEK-k Euskal Herri osoan dituen euskaltegietan 12.000 lagunetik gora eman zuten izena; aurreko ikasturtean baino jende gehiago, eta aurten ere uste dute herritar gehiago hurbildu dela euskaltegietara.

 

Euskara praktikoa, eguneroko premiei aurre egiteko bideratuta. Ideia horixe da. “AEKrekin lortuko duzue nahi duzuen guztia ulertzea, nahi duzuen guztia esatea”. Abian diren taldeetan izena eman daiteke, eta bi aste barru eskaintza berri bat jarriko dute abian. Izan ere, Eusko Jaurlaritzak euskara ikasteko beste eredu bat arautu du: jardun bikoa. Hori dela eta, AEKn ikastaro berria diseinatu dute, prest dauden herritarrak aipatu ereduan murgil daitezen. Estreinakoz Oarsoaldean eta Bilbon eskainiko dituzten, urriaren 20tik aurrera. Honakoa euskara ikasteko eredu berria da: euskaltegiko eskolak eta nork bere kabuz egin beharrekoak guztiz uztartzen dituena; aurrez aurreko eskola eta bakarkako lan tutorizatua, elkarren osagarri, hain zuzen ere.

 

Informazio gehiago: AEK euskaltegia

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide