Udalak gazteek Beldu Barik kanpainaren alde egiten dituzten adierazpen artistikoak saritu nahi ditu

hirinet 2015ko urr. 8a, 02:00

Bosgarren urtez, Gasteizko udalak berriro deitu du Beldur Barik Jarrera 2015 Hiriko Lehiaketan. 

Ikus-entzunezko lehiaketa da, udalerrian bizi diren 12 eta 26 urteko gazteentzat. Hiriko lehiaketa aurkezten diren lanak automatikoki aukera izango dute sari autonomikoetara ere jotzeko.

Udalak saritu nahi ditu Beldur Barik Jarrera artistikoki hobekien transmititzen dituzten gazteak, kultura matxistari nola aurre egiten dien islatzen dituzten jarrerak. “Genero arauak hausten dituzten jarrera guztiak, neska-mutilek elkarri hartuta kultura matxistari nola aurre egiten dien islatzen dituzten jarrerak, aniztasunari errespetua erakusten dietenak”, azpimarratu du Jaione Agirrek, Partehartze eta Gardentasuneko zinegotziak.

Lanak aurkezteko epea jada zabalik dago eta azaroaren 11n itxiko da.

 

Ikus-entzunezko sorkuntzari buruzko lantegia

Beldur Barik Jarrera lehiaketan parte-hartzea sustatzeko, Udalaren Berdintasun Zerbitzuak ikus-entzunezko bideo-sorkuntzari buruzko lantegia antolatu du gazteentzat, urriaren 14an, asteazkena, hasiko dena. Film labur bat sortzeko urratsak ikasi ahalko dituzte 12 eta 26 urte bitarteko gazteek, gidoia idaztetik hasi eta produkzio ondoko lana eratzera arte.

Lantegia Aldabeko gizarte etxean egingo da urriaren 14an eta 23an, 18:30etik 20:30era. Prezioa 2€-koa izango da.

Lehiaketaren oinarriak: www.vitoria-gasteiz.org/igualdad eta www.beldurbarik.org

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago