Maratoi Erdian izena-emateko epea ireki da

hirinet 2015ko urr. 7a, 02:00

Gasteizek Maratoi Erdiaren edizio berria ospatuko du abenduaren 13an. Lasterketa honek 5.000 korrikalari biltzeko helburua du aurten, 2014. urteko edizioan 4.500 pertsonek parte hartu zuten eta.

 

Izen-ematearen prezioa 21€-koa da urriaren 24era arte eta 20€ Laboral Kutxako bezeroentzako. Bigarren izen emate epea azaroaren 3tik 18ra izango da, 30€tan. Erakundeak 5.000 izen-emateko muga finkatu du. Gainera, beste 1.000 txikik Haurrentzako Maratoian parte hartzeko aukera izango dute, Frantzia eta Paz kaleetan.

 

Maratoiak pasa den urteko ibilbide berbera izango du: Mendizorrotzan hasi, Gasteiz hiribideruntz, hartatik Beato Tomás de Zumarraga, Adriano VI kaleetatik eta Gasteiz hiribidetik bueltato Portal de Castilla-runtz. Salvatierrabide, Trianak, Los Herran, Madril kaleetatik zehar korrika egin eta Legutioko atetik bueltatuko da Bilbo plaza eta Paz kaleraino. Florida, Ortiz de Zarate, Sendako Bidea, Manuel Iradier, San Kristobal, Unibertsitatetatik, Korazonistak, Batan Bidea, Cervantes-etik ere pasako da, Medizorrotzan amaitzeko.

 

Froga hau baino lehen beste herri lasterketa batzuk egongo dira Gasteizen. Urriaren 18an herri lasterketa egongo da Harrera sozialerako udal zentroaren (HSUZ) aterpetxearen 30. urteurrena ospatzeko. Sei kilometro izango dira Zabalganan zehar.

Azaroaren 1ean Gasteiz Hiria Herri Lasterketa izango da, 10 kilometroko froga.

 

Informazio gehiago: www.mediamaratonvitoriagasteiz.com

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide