Informatika eta teknologiako aditu eta profesionalentzako elkargune honek 10 giga segunduko internet konexioa eskainduko die bertan parte hartuko duten 600 bat erabiltzailei. Horrez gain, bertan izango diren 454 postuak sei minututan agortu zirela azaldu dute antolatzaileek. Eguneko sarrerak eta eratze-ekitaldietan soilik parte hartzeko izena eman dutenak kontutan hartuz, 600 parte-hartzaile bilduko dira, gutxi gora behera.
Parte-hartzaileek Iradier Arenan bilduko dira eta hainbat lehiaketetan parte hartzeko aukera izango dute 72 orduz, baita ezagutzak partekatu eta Arte Digital, Joku, Software Libre eta Hardware eremuetan antolatutako ekintzetan parte hartu ere. Bertaratutakoek kanpadenda kokatzeko lekua izango dute atseden eremuan.
Ekitaldia Euskaltel Konekta Fundazioak antolatu eta babesten du, Arabako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza, eta Gasteizko Udalaren lankidetzarekin.