Informazio gehiago: LOREAK filma edota Florida Zinemak
Aneren bizimodua goitik behera aldatuko da, astero-astero, etxean lore-sorta bat jasotzen hasten denean. Beti ordu berean. Beti modu anonimoan.
Lore misteriotsu batzuek aldatu egingo dituzte Lourdesen eta Tereren bizimoduak ere. Ezezagun batek lore-sorta bat utziko du astero, eurentzat hain garrantzitsua izandako norbaiten oroimenez.
Hiru emakumeren istorioa da hau; lore-sorta xume batzuek goitik behera aldatuko dituzten hiru bizimodu. Lore horiek ahaztutzat zituzten sentimenduak azaleratuko dituzte… Baina, azken batean, loreak baino ez dira.
Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak zuzendutako LOREAK filmak Oscarretarako bidean urrats bat gehiago eman du, eta aitzakia aprobetxatuta, Gasteizen Florida zinemetan izango da ikusgai ostegunera bitartean.