40 urte hauetan basa fauna zaindu, mantendu eta suspertzeko lana egin dute bertan eta asteburuan bertaratzen direnek instalazioak eta bertan lan egiten duten teknikariek egiten duten lana ezagutzeko aukera izango dute. Besteak beste, belatz bat ikusi ahal izango dute, itxian hazi ostean bere oneratua, baita autoak harrapatutako sai bat eta gaueko hainbat harrapari ere. Horrez gain, apoarmatuak askatzeko erabiltzen den baltsa ikusi ahal izango dute eta espezie horren eta autoktonoaren arteko aldea ezagutu ahal izango dute.
Ateak urriaren 3an eta 4an irekiko dira, 10:30etik 12:30era. Bertarako izena eman behar da, aldez aurretik 945 181843 telefono zenbakira deituta.