Sortzen gazte sorkuntza sustatzeko programa aurkeztu du udalak

hirinet 2015ko ira. 28a, 02:00

Azken urteotan Vitoria-Gasteizko Gazteria Zerbitzuak hiriko gazteen sormena bultzatzearen alde egin du hainbat proiekturen bidez, besteak beste, Haziak lehiaketa, Tejiendo Redes edo Gazte Klik-Klak programen bitartez.

 

Orain, aurreko hauek ondo funtzionatu dutela ikusirik, Sortzenizeneko proiektu berria abian jarriko du Gazteria Zerbitzuak. Programa honen helburua gazteei hainbat espresio modutan esperimentatzeko eta sortzeko aukerak ematea da; eta aldi berean, alor bakoitzeko profesionalekin batera ikastea ahalbidetzea ere bai.

Hala,Sortzengazte sorkuntza sustatzeko programada eta bost lehiaketaz osatua dago, hainbat modalitatetan:

 Gazte Arte – Arte plastikoen lantegiak

Gazte Klik-Klak – Argazki digitalen eta bideoen lehiaketa

Gazte Talent – Banda eta bakarlarien lehiaketa

Gazte Hitzak - Ipuin eta kontakizun laburren lehiaketa

Zinexpress – Zine Express Jaialdia

“Sortzen-enhelburua gure hiriko gazteei euren sormen proiektuak gauzatzeko aukerak ematea da eta prozesu horretan hiriko artista ezagunak lagun izango dituzte, euren lana zabaltzen, jakintzak partekatzen, eta lanen diseinua-eta gauzatzen”, esan du Gazteria zinegotzi Iñaki Prusillak. Sortzen-ek gune duinetan erakutsi nahi du gazteak zer egiteko gai diren, hala nola, erakusketa aretoetan, kontzertu aretoetan eta abarretan. Horrela, Artium museoa, Jimmy Jazz aretoa edo Montehermoso Kulturunea lagun izango ditu programak.

Informazio gehiago: Sortzen 2015, eskuliburua

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago