Gasteiz animalien tratu txarrik gabeko hiri izendatu ostean, Erdi Aroko azokan hegazti harrapariak erabili izana salatu du Ekologistak Martxanek

hirinet 2015ko ira. 28a, 02:00

Aurreko ostiralean ospatu zen udalbatzarrean Gasteiz animalien tratu txarrik gabeko hiriburu izendatzea onartu zen, Irabazi Gasteiz udal taldeak aurkeztutako mozioa onartu ostean.

 

Onespena Irabazi, EH Bildu eta Equoren aldeko botoekin, PPren aurkakoekin eta EAJ eta PSE-EEren abstentzioekin lortu zen eta horrela, animalien tratu txarrik gabeko hiri izendatu zuten Gasteiz. PPko zinegotzi batek bilkurara huts egin izanak ebatzi du erabakia. Bete beharrekoa ez bada ere, animalien eskubideak babestea hitzeman dute mozioan. Horrela, neurri honek, besteak beste, hirian zezenketak eta Santiago Eguneko asto lasterketa bertan behera uztea eragin dezake.

 

Hegazti harrapariak Erdi Aroko azokan

Izan ere, mozioa aurkeztu eta ordu batzuetara Erdi Aroko azokan hegazti harrapariak erabili izana salatu du Ekologistak Martxan kolektiboak. Bere esanetan, Erdi Aroko azokan animalia hauek erabiltzeak Gasteizko animalien inguruko araudia urratzen du. Zehazki, aipatutako legearen 8.artikulua urratzen duela adierazi du kolektiboak: "Debekatuta dago etxeko animaliak zein animalia basatiak zirkuetan eta ikuskizunetan erabiltzea".

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago