PAM(putoamoakmatematiketan) 2000. urte inguruan sortu zen Ermuan. 1999 inguruan Dantzutekin abiatu zuten abentura amaitu zenean, ordura arte soinu teknikari lanetan zebilen Carlos Balseiro (Hugh, Kubanakhan) taldeko gitarra jole eta abeslari bezala hasi eta PAM izenpean grabaketak egin eta kontzertuak emateari ekin zioten. Oraingo honetan ‘Hurrengoan bai’ disko berriaren aurkezpena egingo dute Gasteizen.
PAM, kontzertuan
‘Hurrengoan bai’ disko berriaren aurkezpena
Noiz? Urriaren 6an, asteartean, 20.30ean
Non? Parral tabernan
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.